Astelehenean jarriko dituzte salgai Getxoko Jazzaldirako txartelak

Uztailaren 8tik 12ra ospatuko den Getxoko XXXII. Nazioarteko Jazzaldirako sarreren salmenta datorren astelehenean hasiko da. Txartelak BBKren orotarako kutxazainetan eta 944 310 310 (Teleka) eta 944 319 280 (Getxoko Kultur Etxea) telefono zenbakien eta www.bbk.es web-orriaren bidez erosi daitezke,baita Getxoko Kultur Etxeko egoitza nagusian (Villamonte A8, Algorta) ere. Ohikoa denez, Biotz Alai plazako kontzertuetarako baino ez da sarrerarik ordaindu beharko, Getxo Antzokiko plazakoak doakoak baitira, Getxo Jazz jaialdiko antolatzaileek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Argazkian, jazzaldian arituko den Arturo Sandoval tronpeta jole kubatarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun