Bihar, igandea, 11:15etik aurrera, Astrabudua, Erandio Landa, Altzaga, Plentzia, Urduliz, Algorta eta Leioako Gaztetxo aisialdi taldeek Gaztetxo Egunaz gozatuko dute Balmasedako herrian, beste 13 Gaztetxo taldeekin batera. Bizkaiko Gaztetxoen koordinakundeak antolatuta, orain dela 30 urte sorturiko gazte aisialdi talde hauen urteko egun nagusia da Gaztetxo Eguna, 6 eta 14 urte bitarteko ehunaka ume batzen dituen eguna. Koordinadorak zabaldu duenez, urtean zehar eta are gehiago egun berezi honetan euskara eta euskal kultura sustatu nahi dituzte txikienen artean eta baita elkartasuna, tolerantzia eta adiskidetasuna bezalako baloreetan hezitu. Balmasedako San Severino plazan garatuko den jai-egunean zehar, haur eta gazteek, beste hainbat lagunekin batera, hezigarriak diren jolas-jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute. Argazkian, 2008ko Gaztetxo Eguna aurkezteko emandako prentsaurrekoa.