Olatz Ibarluzea nagusitu da Ipar Uribeko bertsolarien arteko lehenengo saioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 20a, 03:44

Olatz Ibarluzea mungiarrak (argazkian) Ipar Uribeko VII. Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketaren oroigarria eskuratu zuen pasa den ostiral gauean Sopelan. Saioaren irabazleak 252 punturekin amaitu zuen 60 bat lagunen aurrean eta oso giro onean Ander Deuna ikastolan egin zen kanporaketa. Bere atzean, puntu eskas batera, aurretik faboritoa zen Arrate Illaro algortarra kokatu zen. Ibarluzeak bezala saio ona egin bazuen ere potoa ihes egin zitzaion txikiko saioan. Saioko hirugarren sailkatu zen Miren Loizaga, 246,5 punturekin. Sopeloztarra apal eta urduri hasi zen baina saioan zehar goraka ibili zen eta bakarkako bertsoetan (mp4) puntuei oso ondo erantzuteaz gain gaueko gai borobilenik ere landu zuen. Oier Iturralde "Atano" (198,5 puntu), berriz, Itzubaltzetan ere ganorazko bertsolariak egon badaudela erakutsi zuen eta bere azken agurrean saioan entzundako bertsorik hunkigarriena eta txalotuena abestu zuen, orain dela 35 urte Algortan tirokatu zuten Eustakio Mendizabal "Txikia"ri jarritako bertsoa (mp4), alegia. Azkenik, Unai Angulo (185,5) eta Gabi Basañez (173) urduri ibili ziren kanporaketa osoan zehar eta bertso on batzuk bota bazuten ere aldapa gora egin zitzaien saioa. Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun