Ur Korronte kolektiboren kidea den Josuk azaldu duenez, taldea ekologian interesatuta zeuden eta Amalurra defendatzeko grina zeukaten Uribe Kostako hainbat lagunek, gehienak gazteak, sortu zuten pasa den urtarrilean, batez ere eskualde honetan proiektu "txikitzaileek" izan dezaketen eraginaz kezkatuta. Handik hona, Itzubaltzeta gaztetxean bildu dira. Oraingoz lan esparrutzat hartu dituzten proiektu zehatzak Abiadura handiko Trena, Lur Zati Plana, Lemoizko zentrala eta Super Sur deritzoten errepidea egiteko egitasmoa dira. Ur Korronte erakunde independentea da eta ez dago lotuta Eguzki, Ekologistak Martxan edo beste ohiko talde ekologistekin.
Proiektu txikitzaileen aurkako astearen egitaraua:
Apirilak 22, asteartea:
- 19:30ean, AHTri buruzko hitzaldia AHTren aurkako asanbladaren eskutik, Leioako Udondo gaztetxean.
Apirilak 23, asteazkena:
- 19:30ean, Uribe Kostako LZPri buruzko hitzaldia Christian Reinickeren eskutik, Algortako Txiki eta Otaegi plazan.
Apirilak 24, osteguna:
- 19:00etan, "Proiektu txikitzaileen aurrean zer egin?" mahai-ingurua, Leioako Udondo gaztetxean.
Apirilak 25, ostirala:
- 19:00etan, "Itoitz hustu arte" bideo-foruma Julio Villanueva Itoitzeko Solidarioen kidearen eskutik, Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean.
Apirilak 26, larunbata:
- 11:00etan, proiektu txikitzaileen aurkako bizikletada Urdulizko metro geltokitik. Ibilbidea: Urduliz, Berango, Algorta, Leioa eta Itzubaltzeta / Romo.
- 13:00etan, luntxa, Itzubaltzeta gaztetxean.
- 18:00etan, "AHT gelditzea badago: Val di Susa-ko borroka" bideo emanaldia.
- 20:00etan, kontzertua Garagardo gura, Feos pero majos eta SKT sekuentzia taldeekin, Itzubaltzeta gaztetxean. Ondoren, jaialdia.