Astearte honetan, apirilak 22, animaziozko filmei buruzko hitzaldia emango du, Leioa eta Erandioko campusean, Mohamed Ghazala Egiptoko Miniako Unibertsitateko irakasleak, EHUko iturriek jakinarazi dutenez. Animaziozko filmak sortzeko beharrezko diren formazio eta baliabideez hornitzeko asmoz, Unescok sortutako Africa Animated proiektuaren barne dagoen African Panorama programaren arduraduna da Ghazala. Hain zuzen ere, azken izen hori hartuta, Hegoafrikako Interface Festival eta Kenyako Africa Animated proiektuko hainbat lan eta egiptoar film laburren sorta egongo da ikusgai
Animabasauri Jaialdian. Ghazala bera da programaren arduraduna. Hartara, hitzaldia 11:00etan izango da, Arte Ederren Fakultateko gradu aretoan. Bestalde, bihar ere "La Television Digital Terrestre local" izenburuko hitzaldia eskainiko du Iker Garcia de Eulate Eusko Jaurlaritzako aholkulari teknikoak, goizeko 10etan, Eraikin Erreformatuaren A4 gelan. Argazkian, Arte Ederren Fakultatea barrutik.