Aurten ere gazteentzako udalekuak prestatu ditu Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 21a, 20:37

Sopelako Udaleko Gazte Informazio Bulegoak Udaleku Gaztea programa jarri du martxan berriro, udalerriko 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzat zuzenduriko udako egitarau bereziaren barruan. Izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez. Aurtengo edizioa Friasen (Burgos, Espainia) egingo dute uztailaren 7tik 11ra bitartean. Esku hartuko duten neska-mutilek ekintza anitz egiteko aukera izango dute, espeleologia, ur jokoen olinpiadak, kayak, kirol alternatiboa, abentura zirkuitua eta gaubelak, besteak beste. Udaleku Gazteen salneurria 80 eurokoa izango da, egun guztietako ekintzak, begiraleak, janaria, garraioa, materiala eta asegurua barne daudela. Interesatuek Sopelako Gazte Informazio Bulegoan eman dezakete izena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun