Joan den ostiralean, goizez, 18 urteko A.M.J. eta 15 urteko adingabeko bat atxilotu zituen Erandion Ertzaintzak, besteak beste, Sopelako gasolindegi, Erandioko ostalaritza establezimendu eta Plentziako banketxe batean izan diren atrakuetan nahasita daudelakoan. Aurreko astean, 19 urteko M.S.G. eta I.S.J. eta adingabeko bat ere atxilotu zituzten, Sestaon eta Bilboko Zorrotza auzoan. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, taldeko beste bi kide identifikatu zituzten orduan. Identifikazio horien bidez, bietako bat urtarrilaren 23an beste delitu batzuengatik Martutenen (Donostia) espetxeratu zuten, eta bestea adingabeen babeserako zentro batean zegoela jakin zuten, polizia iturriek diotenez. Ikerketa zabalik dago oraindik ere eta atxiloketa gehiago egon daitezkeela ohartarazi du Herrizaingo Sailak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!