Kanpainan Getxoko supermerkatuek ere parte hartzea oso garrantzitsutzat jo du Eigurenek. Horrela, Udalak udalerrian denda kopuru gehien duten kateei parte hartzeko eskatu die, kanpainaren irudia bi aldeetan dituzten poltsak banatuz, hau da, kobratze-kutxetako langileek bezeroei erositako gauzak aipatutako poltsetan emanez. “Horrela heldu nahi dugun publikoarengana joko dugu, alde batetik kanpainari buruzko informazioa banatzen eta bestetik, ontziak sartu eta edukiontzietara botatzeko poltsak erabiltzeko eskaintzen” azaldu du Keltse Eigurenek. 100.000 poltsa atera dira 29 supermerkatuen artean proportzionalki banatzeko.
Ercoreca enpresak kanpainarekin elkarlanean hartzeko konpromisoa hartu du, kanpainako beste 100.000 poltsak inprimatu eta ordaindu ditu. Poltsa horiek kate horrek Getxon dituen bost supermerkatuetan banatuko dituzte.
Sariak
Edukiontziaren forma duen esku-orri baten 32.000 ale banatu dira etxeetan eta horretan koloreen bidez edukiontzi horien eta urdinen funtzioak azaldu dituzte. Era berean, kanpainaren eta sariaren baldintzen gaineko 300 txartel ere paratu dira dendetan, merkataritzagune handietan eta edukiontzietan ipintzeko.
Zozketaz, udalerrian dauden edukiontzien artean hori eta urdin bana hautatuko dira eta egun zehatz batean sari, edukiontzi horiek era zuzenean erabiltzen duten lehenego herritarrei argazki kamara bana emango diete, lau guztira. Lehiaketa eta horren arauak Getxoberrin, udal webgunean eta Getxo Irratian iragarriko dituzte eta baita dendetan eta merkataritzaguneetan jarritako txarteletan ere.