Gida baimenik gabeko gidari bat seigarren aldiz harrapatu dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 22a, 00:08
Getxoko Udaltzaingoak 40 urteko J.T.U. gidari getxoztarra harrapatu du berriki, gidatzeko baimenik gabe autoz zihoala. Baina, lehenengo aldia izateaz oso urrun, seigarren aldia da emakumea udaltzainek gelditu dutena, beti arau hauste horregatik. Izan ere, Getxoko Udal iturriek jakitera eman dutenez, J.T.U.ri aurretik bost aldiz kendu diote gidatzeko baimena eta , dagoeneko, 2015eko irailera arte guztiz galarazita dauka gidatzea. Udaltzainek epaitegiarei eman diote zigor urraketaren berri eta zaintza laneei eutsi diete uste baitute berriro harrapatuko dutela. Bestalde, polizia iturrien arabera, andra moskorturik gidatzen zuela lau alditan atxilotu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun