Gasteizko Euskal Unibertso jaialdian, urtero legez, hitzaldia, tailerrak, mahai-inguruak eta eztabaida izango dira irakasle, ikasle eta herritarrentzat, bertako campuseko ikasgaiak zein Euskal Herriko bestelako unibertsitate zentroenak ere kontuan hartuz. Aurten, EHBEk azpimarratu duenez, "garrantzi hirukoitza hartzen du ekimen honek". Euskal Eskola defendatzen duen kolektiboarentzat "Euskal Unibertsitatea badugulako" eman du jauzia aurtengo edizioak: "gu Euskal Unibertsitate horretara bagoaz, eta hori islatu nahi izan dugu ekimen honetan ere. Euskal Unibertsitatearen bidean emandako urratsen eta egun norabide horretan aurrera egiteko bizi dugun momentu historiko eta garrantzitsuaren aurrean, dinamika sozial berrindartuaz ekin behar diogu Euskal Unibertsoari. Dinamika soziala indartu, indarrak bildu eta herrira zabaldu Euskal Unibertsitatearen aldeko aldarria". Bestalde, Euskal Unibertsitatea eraikitzean hezkuntza sistema nazional osoaren aldeko borroka eta bere beharra adieraztea uztartu egin beharko direla gogoratu du EHBEk.
Euskal Unibertsoaren egitaraua:
Egitarau komuna:
- 9:30ean, txupina.
- 10:00etan, lehenengo saioa guneetan.
- 11:30ean, atsedena.
- 12:00etan, bigarren saioa guneetan.
- 13:30ean, Euskal Unibertsitatearen aldeko ekitaldia campusean.
- 14:00etan, bazkaria (bakoitzak berea)
- 16:00etan, hirugarren saioa guneetan.
- 18:00etan, “Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats… Euskal Unibertsitatea!” lelopean, manifestazioa campusetik.
- 19:00etan, ekitaldia Aihotz plazan eta jarraian kalejira-poteoa Alde Zaharretik
Guneak
Herri ondarea (Filologia, Historia eta Geografia Fakultatean)
- 10:00-11:30, “Euskara Euskal Unibertsoan”, Koldo Zuazoren eskutik.
- 12:00-13:30, “Kritika feminista eta euskal nobelagintza” Iratxe Retolazaren eskutik.
- 16:00-17:30, ibilbide historikoa Gasteiztik zehar: Unai Gartziaren eskutik.
Hezkuntza (Irakasle Eskolan)
- 10:00-11:30, “Auzolanean Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzen” Hitzaldi, erakusketa eta tailerra. Aiora Filarmendi eta Ibai Redondo Euskal Herriak Bere Eskolako kideen eskutik.
- 12:00-13:30, “Hezkidetza gidaren lanketa praktikoa” Aitziber Martinez, Bilgune Feministako kidearen eskutik.
- 16:00-17:30, “Soin Heziketaren garrantzia hezkuntzan” mahai-ingurua.
Osasuna eta ingurumena (Farmazia fakultatean)
- 10:00-11:30, “Bizi ohiturak: elikadura, gaixotasuna, sexu harremanak” mahai-ingurua medikuntzako ikasleen eskutik.
- 12:00-13:30, “Campusak biluztu” film laburren lehiaketaren proiekzioa.
- 16:00-17:30, “Campusak biluztu” film laburren lehiaketaren proiekzioa eta irabazlearen iragarpena.
Jendarte eraldaketa (Gizarte Langintza Eskolan)
- 10:00-11:30, “Botere politikoa eta estatua” Julen Zabaloren eskutik.
- 12:00-13:30, “Emakumearen rol berriak” Juanan Barrenetxearen eskutik.
- 16:00-17:30, “Lana eta prekarietatea” Gorka Morenoren eskutik.
Zientzia eta herri garapena (Ingeniaritza Eskolan)
- 10:00-11:30, “Wall Mapu herria XXI. mendean” Wall Mapu herriko ordezkariaren (maputxeak) eskutik.
- 12:00-13:30, “Wikipedia: jakintza librea auzolanean” tailerra. Galder Gonzalez eta Gaztelumendi blogarien eskutik.
16:00-17:30, “AHT eta topografia” mahai-ingurua.
Kirola (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean)
- 10:00-11:30, “Herritartasuna eta kirola” Egoitz Askasibar, Esaiteko kidearen eskutik.
- 11:30-12:00, txirrindula martxa campuseraino.
- 12:00-13:30, herri kirol partehartzaileak (campusean).
- 16:00-17:30, “Soin Heziketaren garrantzia hezkuntzan” mahai-ingurua (Irakasle Eskolan).