Unai Basurko itsas-gizon portugaletearra eta Eunate Agirre bodyboarder sopeloztarrak (argazkian) irabazi dute 2007ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria. Hain zuzen ere, gaur jasoko dute garaikurra, 19:30ean Lehendakaritzaren Gasteizko egoitzan egingo den ekitaldian. Basurkoz eta Agirrez gain, ondokoak izan dira sarituak aurtengo edizioan: Josetxo Elkoro (Kirolaren Sustapena, Prestakuntza eta Dedikazioa); Aritz Aranburu eta Iker eta Eneko Pou anaiak (Kirolean Euskaltasuna Zabaltzea); Agustin Zulueta eta Iberdrola (Kirola Garatzeko Egindako Lan Zientifikoa edo Teknikoa); Bera Bera eskubaloi taldea (Kirol Erakundea); Akaba S.A. (Enpresa Babesleak Egindako Lana); eta Euskal Herriko Unibertsitatea (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!