Maiatzaren 9ra bitartean, Fekoor (Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) elkarteko tailerretan esku hartzen duten 17 ikasleen taldekako erakusketa ikusteko aukera egongo da Sopelako udal aretoan. Bilduma horretan, Amaia Larrinaga irakasleak gidatuta, urtean zehar, artistek sortu dituzten hamar pintura eta zazpi zeramika ikusi ahal izango dira. Obra bakoitzak bere estilo eta gai pertsonala erakusten du, tokiko iturriek adierazi dutenez. Buztinezko artelanen artean, lorontziak, markoak, zintzilikarioak, hautsontziak, jolasak, ontziak eta apaingarriak daude, besteak beste. Pinturari dagokionez, teknika ezberdinak erabili dituzte, oliotik, ziritxora, akrilikotik ikatz-marrazkietara, teknika mistoa ahaztu gabe. Argazkian, erakusketako hainbat lan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!