Avanzada estaltzearen aldeko plataforma "zabala eta anitza" dela adierazi dio Leioako alkateari EAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 22a, 21:08

Joan den ostiralean, "Batasunaren mozorro" izatea egotzi zion Avanzadako errepidea estaltzearen aldeko plataformari Eneko Arruebarrena Leioako alkateak. Gaurkoan, berriz, udal agintariari erantzun dio Jokin Ugarte Eusko Alkartasuneko bozeramaile leioaztarrak. "Hainbat alderdi politikoz gain, nagusiki, bizi kalitateaz kezkatuta, ongizatearen alde egiteko herri mobilizazioa tresna dugun auzotarrok osatzen dugu plataforma", adierazi duenez. Hartara, "horietako batzuen kolore politikoa erabiliz ekimena belzten saiatzea" egotzi dio Arruebarrenari EAko tokiko buruak, baita ahalegina "erabateko oilokeriatzat" jo ere. "Avanzada estaltzeko eskaera argudioekin eztabaidatzea da alkateak egin behar duena", gaineratu duenez. Ugarteren hitzetan, "auzotarren parte hartzea handia eta plurala izaten ari da plataforman. Dagoeneko 2.000 sinadura batu ditugu". Bestalde, Mendibileko pasabiderako (argazkian) 22 milioi euro eman ditu Eusko Jaurlaritzak, "udalerriko irigarritasunari dakarkion onura kontutan hartuta", gaurko prentsaurrekoak Arruebarrena alkateak jakinarazi duenez. Igarobidea maiatzan zabalduko dutela dio udal agintariak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun