Kolonbiako komunitate irratiez arituko dira bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 23a, 18:11

Ostegun honetan, apirilak 24, Euskadi-Kolonbia Elkarlanean sentsibilizazio jardunaldia egingo dute Leioa eta Erandioko campusean. Euskadiko Elkarbidea gobernuz kanpoko erakundeak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eta EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak antolatu dute ekimena. Horren helburua "hiritargo kritikoa ahalbidetzen dituzten komunikazio esperientzia ezohikoak aurkeztea da", unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Hitzaldietan Kolonbiako komunitate irratietan lan egiten duten kazetariek parte hartuko dute. "Kazetari horiek komunikazioa erabiltzen dute gizartea aldatu eta hezteko, baita bake eta elkarbizitza kultura sustatzeko ere", gaineratu dute. Parte hartzaileen artean izango dira Ivan Dario Chachin Latinamerika eta Karibe (AMAR ALC) Komunitate-Irratien Munduko Elkarteko prestakuntza arduraduna eta Gladys Herrera, hezkuntza komunikazioan jantzia. Biak kolonbiarrak eta jardunaldiaren dinamizatzaileak dira. Saioa 10:00etatik 14:00etara izango da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu aretoan. Argazkian, Radios Ciudadanas-La Bocana irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun