Gorka Oribe eta Juan Bautista Galdiz "Batxi" (argazkian, ezkerretik eskuinera) gazte algortarrei 20.000 euroko fidantza jarri dizkietela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak,
Etengabe bitakoraren bitartez. Hartara, hori ordainduta, bihar kaleratuko direla espero da. Algortan, Getxon eta Berangon urriaren 17an izan zen
polizia operazioaren harira, Baltasar Garzon
epailearen aurrean aurkeztu ondoren kartzelaratu zituzten biak azaroaren 22an eta, ordutik, Soto del Realgo (Madril) espetxean izan dituzte gatibu. "Algortara iristean lehen harrera egingo zaie Amnistia tabernan. Ordua bihar zehaztuko dugu", aurreratu du errepresioaren aurkako erakundeak. "Kalera irtetea pozgarria bada ere", ordaindu beharreko fidantzak, isunak… "txantaia ekonomikoa" ere badirela salatu du AAMk. Aipatu polizia operazioaren ondorioz, oraindik, Lander Labajo, Aner Mimenza, Mikel de Gregorio "Degre" eta Joseba Elorriaga gazteek jarraitzen dute preso.