"Getxo udalerrian filmaketak eduki zuen harrera onagatik”, “Un poco de chocolate” filmaren ostiraleko aurre-estreinaldiak “Portu Zaharreko auzokideentzako eta orokorrean getxoztar guztientzako omenaldia" izan nahi duela adierazi du goizean Imanol Landa alkateak. Udal agintaria oso pozik agertu da, hain zuzen ere gaur, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen den honetan, Portu Zaharrean girotutako pelikula aurkeztu ahal izateagatik, udalerriko ospe handienetako idazle batek lagunduta gainera, “SPrako Tranbia” nobelarekin 2002an Narratiba Saria lortu izanak erakusten duen bezala. Landak gogoratu du Aramaioren pelikulak hasieratik Udalaren laguntza izan duela, "bai diruz, bai filmaketa errazten". “Istorio polita eta positiboa den pelikulak hasieratik interes handia izan du udalerrirako, neurri handi batean nobela eta Getxo artean dagoen paralelismoa agerian uzten duelako; alde batetik, bere ohiturak eta tokiak zaintzen dituen eta, bestetik, itsasoari eta munduari zabalik dagoen herria erakusten duelako”, azaldu du alkateak.
Ospe handiko aktoreak
Besteak beste, honako aktore hauek parte hartu dute pelikulan: Hector Alterio, Barbara Goenaga, Daniel Bruhl, Julieta Serrano, Ramon Barea, Gorka Otxoa, Marian Aguilera eta Mikel Albisu algortarra. Azken hori ere oso pozik agertu da, “ospe handiko aktorerekin batera, oso gustoko dudan nobela batean oinarritutako eta Algortan girotutako pelikula batean parte hartu ahal izateagatik”. Ostiraleko ekitaldian, Unai Elorriaga idazlea, Aitzol Aramaio zuzendaria eta aktore batzuk izango dira. Sarrera gonbidapenaren bidez izango da.