Larunbat honetan,
Leioako Udalak, Solasgune taldearekin batera, Zilborrestea sarearen barruan kokatuta dagoen "eskola bide seguruaren" proiektuaren aurkezpena egingo du Sakoneta udal polikiroldegian, goizeko 10:30etik aurrera. "Eskola bide seguru" hau, Udaleko Hezkuntza sailetik bultzatutakoa, helburu nagusi bat du, herriko txikienak etxetik euren ikastetxeetara duten bidea laguntza barik eta modu seguru batean egiteko aukera ematea. Horretarako, herriko merkatariek hartu duten konpromisoei esker, denda bakoitzak pegatina bat izango du kanpoaldean, honekin umeak jakin izango du ezer gertatuz gero –gaixotu, galdu, eta abar– denda horretan laguntza eskatzerik baduela. Dendariak berriz, umea jasotzean udaltzainei deituko die umearen gurasoei ohartarazteko. Ekintza hau aurrera ateratzeko, "merkatarien laguntza ezinbestekoa izan dela", adierazi dute antolatzaileek. Aurkezpenaz gain, umeen protagonismoa kontuan izanik, larunbatean eurentzako jolasak ere antolatuko dira Sakonetan bertan. Argazkia:
Totana.com