Beraz, Barrika Europako Karta hori sinatu duten ia 600 udal europarrei gehitu zaie, horietatik 26 Euskal Herrikoak. Sinadura honekin abian jarriko dira udal esparruko hainbat ekintza. Erabakiak hartzerakoan gizonen eta emakumeen artean berdintasunezko ordezkaritza eta partaidetza bultzatzen dute irizpideok, indarrean dauden berdintasun legeak zehatz betetzen direla bermatuz eta ahalegina eginez, emakumeek ardurako postuak lortu eta postu horietako oztopo objektibo eta subjektiboak kentzeko.
Halaber, Barrikako Udalak toki esparruan berdintasun politikak sendotuko dituzten neurriak bultzatzeko konpromisoa hartu du bai eta Udal esparruan genero politiken zeharkakotasuna areagotzeko bidean aurrera egitea ere, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Europako Kartaren, Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasunerako Euskal Legearen eta esku-hartze programa eta ekintzetan eredugarriak diren beste baliabide batzuen helburu nagusiak lortu ahal izateko.
Bestalde, Eudelen adierazpen instituzionalean funtsezkotzat hartu da emakumeen eskari eta beharrizanak hobeto ordezkatzeko politikak sortzea, elkarteen mugimendutik, Berdintasun Kontseiluetatik edo beste erakunde batzuetatik dagokien protagonismo guztia emanez.