Gazteok Bat Irabaziko Dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 25a, 12:45

Itzubaltzeta / Romon sortu berri den plataforma, salaketak egiten hasi da Artatza-Romo institutuan irakaskuntza dekretuaren kontra. Euskal Herriko gazteria alde guztietatik erasoak jasaten ari da eta Itzubaltzeta / Romon ez da bestelakorik gertatzen. Euskal Herriko gazteriak sufritzen dituen erasoei aurre egiteko, Itzubaltzeta / Romon plataforma bat eratu dugu, Gazteok Bat Irabaziko Dugu! lelopean. Beste behin ere, gazteria errepresioaren jomugan jarri da. Oraingoan Artatza-Romoko institutuaren zuzendaritza izan da ikasleon kontrako erasoa egin duena. Euskal Autonomi Erkidegoan irakaskuntzako dekretu berria jarriko da martxan. Artatza-Romo institutuko zuzendaritzak dekretua ikasleon eskubide eta betebeharren moduan saltzen duen arren, zigorretan oinarritutako dekretua baino ez da eta horren erakusgarri dira azken hilabeteetan ikasleok jasandako erasoak (espedienteak irekitzeko mehatxuak, greba eskubidearen urraketa, eta abar). Argazkian, pasa den apirilaren 12an aurkeztu zen Gazteok Bat Irabaziko Dugu! ekimena.

Honi aurre egiteko, Artatza-Romoko Ikasle Abertzaleak aurten dekretuaren kontrako eta horrek eragindako erasoei aurre egiteko borroka jarri du martxan. Borroka horrek fruituak izan ditu eta ikasleon kontrako erasoa dela ikusiz, ikasle mugimendu anitz eta jendetsua sortu dute, besteak beste, dekretuaren aurkako mobilizazioan 50 ikasletik gora bilduz.

Ikasleok argi dute dekretua inposatua izan dela eta ez diola haien eskubideei erantzuten. Artatza-Romoko zuzendaritza faxistak ikasle alienatu, sumiso eta akritikoak sortu nahi baditu ere, borrokarako prest dagoen ikasleon mugimendua gorpuzten ari da eta erasoei, datozen lekutik datozela, aurre egiteko indarrak erakusten ari dira.

Gora ikasle mugimendua!

Gazteon aurkako erasorik ez!

Gazteok bat irabaziko dugu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun