Bosgarren Tipi-tapa ibilaldia burutuko du igandean EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 25a, 14:58
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak "Unibertsitatea tipi-tapa osasunez" ibilaldiaren bosgarren edizioa antolatu du iganderako, hilak 27. "Ez da lehiaketa izango eta mundu guztiari irekita dago, helburua EHU jendartera hurbiltzea baita", unibertsitateko iturrien adierazi dutenez. 15 kilometroko martxa Basurtuko ospitalean (Bilbo) hasiko da goizeko 9:30ean. Hamar urtetik beherako umeentzako ibilbideak, berriz, 6,5 kilometro izango ditu eta 10:15ean abiatuko da Bilboko Zazpi Kaleetako Euskotreneko geltokitik edo ordu laurden beranduago Sondikako geltokitik. Biek izango dute amaiera Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian, 13:00ak aldera. Horregatik, campusetik jaisteko autobus zerbitzu doakoa egongo da 12:30etik 14:30era Astrabuduako metro geltokiraino. Argazkian, 2006ko edizioko irudia / Komunika.
"EHUk Bizkaian dituen ikastegiak lotuko ditu, bertako ingurunea ezagutaraziz", azaldu dutenez. Izen-ematea gaur itxiko da, berau doakoa eta ezinbestekoa dela. Inskripzioa Leioa eta Erandioko campuseko Kirol Zerbitzuko bulegoetan (946 015 894 edo 946 013 162, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, edo rovdepor[abildua]lg.ehu.es helbide elektronikoan) egin daiteke. Ibilbide osoa egingo duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat lortu ahal izango dute. Iazko Tipi-tapan 1.600 pertsonek hartu zuten parte, EHUko iturrien arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun