Era berean, Fredi Payak Sopelako Ander Deuna ikastolan abestuko du 22:00etan abestuko du Arkaitz Estiballesekin amnistiaren aldeko bertso afarian. Bihar, berriz, Paya Ruiz anai-arrebek batera abestuko dute 14:30ean Bilboko Zazpi Kaleetako Errondabide kultur elkartean.
Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketa, ordea, Fikako herriko txokoan egingo dute maiatzaren 9an, beste bertso afari bat tartean. Bertan, azken sei bertsolariek jardungo dute: Taketeko Miren Ibarluzea eta Mikel Goiriena, ALBEko Ekaitz Larrazabal "Katxo", Josu Landeta eta Pello Etxebarria "Bonbero" eta Itzubaltzetako Peio Ruiz de Agirre.
Finala, ordez, maiatzaren 17an ospatuko da Areetako Andres Isasi musika eskolan 18:00etan. Eta bertakoek Bizkaiko txapelketarako sei txartel eskuratuko dituzte. Orain arte, Etxahun Lekue larrabetzuarra eta hiru Paya Ruiztarrak –Fredi, Xabi eta Itxaso– izan dira Ipar Uribeko txapelaren jabe, eta Itxasori egokituko zaio 2006an jasotako txapela defendatzea.
Orain arteko sailkapena:
- Olatz Ibarluzea, 252 puntu.
- Arrate Illaro, 251 puntu.
- Miren Loizaga, 246,5 puntu.
- Oier Iturralde "Atano", 198,5 puntu.
- Unai Angulo, 185,5 puntu.
- Gabi Basañez, 173 puntu.