Hainbat idazle getxoztar bilduko dira larunbat honetan, apirilak 26,
Getxoko XI. Liburu Azokan, bertan euren azken lanak aurkeztu eta bisitariei aleak sinatzeko, tokiko kultur iturriek jakinarazi dutenez. Horrenbestez, Jose M. Beascoechea ("Sociedad, territorio y burguesia"), Antonio Villanueva ("El medico fiel"), Fernando Garcia Pañeda ("Tres Gymnopedias"), Catalina Carrion Iturri olerkaria ("Fuerte contra la tormenta"), Juan Lozano ("Homenaje a Miguel de Unamuno") eta Javier Gimenez Muerza ("Como conquistar a las mujeres") izango dira 12:00etatik aurrera, Algortako Telletxe plazan. Horretaz gain, "Getxoko Jaiak, Photoalbum 2007" bere azken bilduma aurkeztuko du bertan Mikel Martinez argazkilariak. Horrela, liburuzaleek azken aukera dute bihar azoka bisitatzeko. Bertan, Getxoko hamar liburu-dendaren postuetan, literaturaren azken nobedadeak, komikiak, haurrentzako ipuinak edo aukerako liburuak erosi ahal izango dituzte. Aurten, gainera, duela gutxi hildako
Elias Amezaga idazleari omenaldia egin zaio azokan. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Imanol Landa alkatea, Jose Maria Beaskoetxea eta Mikel Martinez azokaren aurkezpenean.