Goraka doaz 33/01eko auziperatuenganako elkartasun adierazpenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 26a, 20:23

Amnistiaren Aldeko Batzordeak (AAB), Senideak edo Askatasuna erakundeetan lan egiteagatik 27 euskal herritarrei -Mitxel Sarasketa getxoztarra eta Jagoba Terrones berangoztarra daude horien artean- egiten ari zaizkion epaiketa salatzeko asmoz, dozenaka herritarrek bat egin zuten atzoko deitutako mobilizazioekin. Besteak beste, goizez, 130 bat ikasle, irakasle eta langilek egin zuten kontzentrazioa atseden orduan Getxoko Aixerrotako institutuan. Iluntzean, berriz, 40 lagun manifestatu ziren Itzubaltzeta / Romon eta 200 inguru Algortan. Horretaz gain, Leioako Boulevardean eta Plentziako Pirulin egon ziren elkarretaratzeak, beste hainbat herritan bezala. Eta Sopelan amnistiaren Aldeko bertso afaria egin zuten. Hurrengo egunetan hitzaldi bana izango da Berangon eta Algortan 33/01 auziaren berri emateko. Eta maiatzaren 17rako Euskal Herri mailako manifestazioa deitu dute Bilbon, "Euskal Herriak Askatasuna behar du!" lelopean. Aita Donostia plazatik abiatuko da, 17:30ean. Argazkian, ostegunean, hainbat lagun elkartu ziren udaletxea aurrean, osoko bilkura hasi baino ordu erdi lehenago. Berton, "Isaias Carrascok ez bezala" 33/01eko auzipetuek "helegitea aurkezteko aukera" badutela erantzun zion Mari Espe Fuertes Getxoko ezker abertzaleko bozeramaileari Imanol Landa alkateak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun