Urtzi Murueta preso leioaztarra Alacantera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 27a, 20:38

Urtzi Murueta preso leioaztarra lekuz aldatu du Espainiako Presondegietarako Zuzendaritza Nagusiak. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez gaur jakinarazi duenez, Murueta Madrilgo Soto del Real espetxetik atera zuten herenegun, ostirala. Handik Valdemorora eraman zuten eta beranduago berriro ere lekuz aldatu eta Alacanteko kartzelara eraman zuten. Bere senideak ez zuten aldaketaren berri izan asteburuan bisitatzera joan arte. Gauzak horrela, "bisita egin gabe bueltatu behar izan zuten etxera" azaldu du AAMk, "dagozkien eskubide guztien jabe" euskal presoak behingoz Euskal Herriratzeko ere eskatu duena. Gainera, oraingoz ez dakite zehatz mehatz Murueta non dagoen: "Ziur esan ezin dugun arren, ustez Villenako espetxera eramango dute". Villena Leioatik 755 kilometrora dago. Argazkian, Urtzi Murueta Espainiako Auzitegi Nazionalean Lidon kasua dela eta pasa den otsailean bere aurka egindako epaiketan / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun