Auñamendien argazkiak egongo dira ikusgai bihar Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 28a, 19:51

Astearte honetan, apirilak 19, Gema Arrugaeta argazkilariak osatutako “Auñamendien hatsa” diaporama egongo da ikusgai, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean, Berbots! Erandion Euskaraz elkartearen eskutik eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren Kultur Errota egitasmoaren barruan. Besteak beste, euskal Pirinioak hobeto ezagutzeko aukera emango dute 20:00etatik aurrera. Maiatzaren 6rako, berriz, film laburren emanaldia prestatua du Berbotsek. Hauek izango dira eskainiko dituzten pelikulak: "Columba Palumbusi" (Koldo Almandoz), "Unrest eta All about eyes" (Gentzane Agirre), "Azken trena" (Mikel Alvarez), "Momorro" (Asier Mendoza), "Itzalak" (Iñigo Kintana), "Ardauaren negarra" (Logela Multimedia) eta Topaguneko ikus entzunezkoen rallyko lanak. Saio hori ere Josu Muruetan izango da, 20:00etan. Argazkian, bi lagun dantzan Berbotsek apirilaren 6an ospatu zuen Karpomartxo jaian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun