Neguri eta Algortako hiru kaletan zirkulaziorako noranzko bakarra ezarriko du ostiral honetatik, maiatzak 2, aurrera Getxoko Udalak. Izan ere, "ibilgailuen trafikoko baldintzak hobetzeko eta hori kalearen ezaugarri geometrikoetara doitzeko helburuz" erabaki hori hartzea "beharrezkotzat" jo dute udal agintariek. Noranzko bakarreko kale berriak honakoak izango dira: Alangoeta kalea, Euskal Herria eta Santiena kaleen arteko tartean; Cristobal Colon kalea, Juan Prado kalerako norantzan eta Madarisolo kalerantz; eta, azkenik, Madarisolo kalea bera, Cristobal Colon kalerako norantzan eta Tilos kalerantz. Getxoko Udaletik dagoeneko barkamena eta laguntza ere eskatu dute, "aldaketa hauek hasiera batean eragin ditzaketen eragozpenengatik". Argazkian, auto bat Santiena kaletik eta Alangoeta gurutzatuz Euskal Herrira kalerantz jaisten. ostiraletik aurrera, debekatuta egongo den maniobra eginez.