Asteazken honetan, hilak 30, amaituko da Leioako Sanjuanetako jaietarako udal kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea. Beraz, parte hartu nahi duenak oraindik bere kartelak aurkeztu ahal izango du Kultur Leioan, esan bezala asteazkena amaitu baino arinago. Kartelarekin batera, gutunazal bat eman beharko da, barruan hainbat datu jarrita (izena, abizena, helbidea, telefonoa eta adina). Lan teknika librea da, kolorea bezala, baina neurriak, berriz, zehatzak izan beharko dira: 30x40 zentimetro hain zuzen. Gainera, lanak euskarri gogorrean eman beharko dira. Bestalde, ezinbestekoa izango da afitxan bertan Leioako Sanjuanetako jaiekin harremana duen ezaugarriren bat agertzea. Sari banaketa, non irabazleak 800 euro eskuratuko dituen, maiatzaren 11an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Aterpe gazte bulegoan bertan. handik geroztik, 30 egunetan lan guztiak ikusgai egongo dira eta epe hau pasa ostean jabeek euren lanak batu ditzakete, Leioako Udalak jakinarazi izan duenez. Argazkian, inguruko herri gehienetan burutzen dira jaietako kartela aukeratzeko lehiaketak, tartean Algortan.