Laster martxan izango den proiektu horrek hiru fase ditu. Lehena prebentzio ikerketa izango da, non adituek etxe bakoitzera bisitak egingo dituzten eta etxearen krokisa eratuko dute arrisku puntuak detektatzeko, adibidez, galdarak, aireberritzeko sarea edota elektrizitate instalazioa. Horretaz gain, etxeko bizilagunei seguritatearen gaineko oinarrizko nozioak emango dizkiete larrialdi kasuetan zer egin behar duten jakiteko.
Bigarrenik ke detektagailuak ezarriko dituzte etxeetan, hauekin karbono monoxidoaren ihesa dagoenean soinu eta argi alarma piztuko da, inguruko bizilagunek eta etxekoak konturatu daitezen. Hirugarrenik, alarma hau zuzenean Leioako Udaltzainekin konektatuta egongo denez, horren berri izan dezaten, eta arrisku egoera batean ekiteko etxearen krokisak izango dituzte eskura udaltzainek.
Proiektu berri horrekin, Leioako Udalaren Gizartekintza Sailak ezusteko suteak saihestu nahi ditu hirugarren adineko pertsonen eta gaitasun fisiko gutxituak dutenen etxeetan. Horiek izaten baitira suteetan sortzen diren hildako gehienak.
SOS Deiak
SOS Deiak zerbitzuak emandako azken datuen arabera etxeetan ematen diren 10 istripuetatik 8 suteak izaten dira, eta kasu hauetan pertsona nagusiek eta gaitasun fisiko gutxituak dituztenak izaten dira biktima errazenak. Datu horien arabera, urtero 2.000 etxe inguru jasaten dute horrelako ezbehar bat Bizkaian, horietatik, erdia baino gehiagotan, kalteduna 61 urtetik gorakoa da.