Eguerdiko 12:45ak inguruan, Lemoizko bizilagun baten deia jaso du Ertzaintzak, zentral nuklearra izan behar zuenaren inguruan sutea zela ohartaraziz, Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Bertaratutako polizia agenteek autokarabana bat aurkitu dute garrek inguratuta. Behin suhiltzaileek sua amatatu ostean, berriz, gorpua topatu dute barruan, gustiz kiskalita. Hartara, ezin izan dute horren nortasuna igarri. Bitartean, autopsia egiteko, gorpua Patologia Forentse Zerbitzura eraman eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak. Bestalde, larunbatean, apirilaren 26an desagertutako emakume baten gorpua atzeman zuten, 14:00ak aldera, Getxoko Kirol Portuko uretan. Gurutze Gorriko langileek bildu eta Itsasoko Kapitaintzara eraman zuten. Azkenik, egun berean, sute bana egon zen Erandion eta Itzubaltzeta / Romon. Argazkian, suhiltzaileak Itzubaltzetako sua amatatzen.