Getxoko Udaltzaingoak kontrolatutako ibilgailuen %4,5en kontrako salaketa jarri du indarrean dagoen abiadura muga ez errespetatzeagatik, aurreko igandean amaitu zen prebentzio kanpainan zehar. Ertzaintzak eta udalerri nagusietako udaltzaingoek burututako kanpaina Euskadiko Bide Segurtasuneko 2007-2010eko Plan Estrategikoaren barruan kokatu da ekimen hori. Apirilaren 14tik 27ra bitartean Getxo udalerrian 11 kontrol ezarri zituzten eta horietan 5.791 ibilgailu kontrolatu zituzten, 262 salaketa jarriz. Oraingoan, salaketaren berri unean bertan eman izanari garrantzia eman diote, abiadura muga errespetatu ez zuten ibilgailuak kontroletan geldiaraziz. Ondorioz, 2007an burututako antzeko kanpainetan baino ibilgailu kopuru gutxiago kontrolatu dituzte, baina salaketaren berri unean bertan eman diete. Argazkian, Ertzaintzako errepide kontrol bat artxiboko irudi batean.