Uribe Kostako Ikasle Abertzaleen oharra:
Apirilak 30ean, denok Algortara!
Lanuztea konbokatu den Uribe Kostako ikastetxeetatik, bizikletada abiatuko da; Algortan Telletxetik hasita eguerdiko ordu batean gauzatuko den manifestaldia helmuga izanik. Bologna eta EAE-ko dekretuaren aurkako protesta amaitu eta Txiki eta Otaegi plazan ekitaldia burutuko da, non ikastetxe bakoitzeko Ikasle Abertzaleetako taldeek egindako borroka eta ikasleriaren arazoen berri emango duten.
Ekitaldiaren ostean, bazkaldu egingo dugu (bakoitzak bere ogitartekoa eraman dezala).
Eta egunari behar bezalako amaiera emateko, ikastetxeen arteko olinpiadak egingo dira.
Bizikletak eta eztarriak prestatu, inposaketen aurrean, entzun gaitzatela!
Uribe Kostako Ikasle Abertzaleak