Maiatzetik aurrera egongo da zabalik, Getxoko Udalak ematen dituen garapenerako lankidetzako dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea. "Deialdia pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta dago, hala nola, gobernuz kanpoko erakundeei, erlijio-kongregazioei, fundazioei eta antzekoei; betiere, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Bizkaiko Lurralde Historikoan badute", Begoña Ezkurra zinegotziak argitu duenez. 1992tik 4.550.137 euro zuzendu ditu proiektu solidarioak bultzatzera udal getxoztarrak, tokiko arduradunak azaldutakoaren arabera. Aurten 326.851 eurokoa da zenbatekoa. Hala ere, Sahararako Euskal Karabana dela kausa emandako 18.000 euro gehitu behar zaizkio kopuru horri. Argazkian, hainbat emakume ura hartzen Senegalen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!