“La sospecha” antzeztuko dute larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 30a, 21:30

Larunbat honetan, maiatzak 3, John Patrick Shanley antzerkigile estatubatuarraren gidoian oinarritutako “La sospecha” lana antzeztuko dute Algortako Getxo Antzokian. Obra horretan, eskarmentu handiko Pilar Bardem aktorea da protagonista. Antzezten duen pertsonaia New Yorkeko Bronx auzoko eskola katoliko baten zuzendaria da. Bertako irakasle den apaiz bati adingabeen sexu-abusuak leporatu zaizkio eta zuzendaria horri aurre egin beharko dio. Saioa 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude kultur etxean (Villamonte, A-8), BBKren orotarako kutxazainetan, www.bbk.es webgunean eta 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez. Argazkian, Luisa ahizpa (Pilar Bardem) Flynn apaizak (Juanjo Cucalon) eta Jane ahizpak (Diana Palazon) inguratuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun