Itzubaltzeta gaztetxeko antzezlan guztiak ostiraletan ikusi ahal izango dira, iluntzeko 9etatik aurrera, eta emanaldirako sarrera 2 eurotan erosi ahal izango dira gaztetxean bertan. Gaztetxeak hamabost egunero antolatzen ditu antzezkizunen bat, herriko oholtza bakarra inguruko artistei eskainiz.
"La ruleta"n ikusleak lau pertsonen arteko errusiar erruletako partidaren lekuko izango da. "Zetazeak" antzezlanean fabula ekologikoa eta oroitzapen biologikoen artean murgilduko da, ordea. Azkenik, "Ariketa" euskarazko lanean Amaia Pascual eta Miren Gaztañaga aktore eta dantzariak izango dira oholtzaren gainean, emakume baten barne-behaketaren berri emanez, Arrate Etxebarriak zuzenduta.