Sexu aholkularitza bulegoa jarriko dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 2a, 19:35

Erandioko Udaleko Hezkuntza Sailak sexu hezikerari buruzko bi egitasmo jarri ditu abian. Batetik, irakaskuntza arautuan zein ez arautuan udalerrian ikasten ari diren gazte eta nerabeei zuzenduko zaizkie, baita Helduen Heziketa Iraunkorreko ikasketak egiten ari diren helduei ere. Bestalde, sexu aholkuak eskainiko dituen zerbitzua sortzea erabaki du tokiko erakundeak. Aurrekoa ez bezala -ikastetxeetan garatuko da-, bigarren hori herritar guztiei zabalik egongo da. Jendeari zuzenean arreta egiteko egunak, ostiralak izango dira, hamabostean behin. Ordutegia, berriz, 18:00etatik 20:00etara. Aholkularitza zerbitzua Altzagan kokatu da, lehen sorospen postua zegoen lekuan, azoka zaharraren ondoan. Argazkian, Sopelan, otsailaren 15ean zabaldu zuten sexu aholkularitza zerbitzua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun