Erandioko Udalak 9.200 zerbitzu gida ale argitaratu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 2a, 19:54
Erandioko Udalak tokiko erakundeko zerbitzuen 2008ko gida argitaratu berri du. Horrek Udaleko sail guztietako informazioa dakar, eta edozein profesional, funtzionario, elkarte zein herritarrentzat erabilerraza izan nahi du, adierazi dutenez. Udal zerbitzuen, ekipamenduen eta jardueren berri jasotzen du argitalpenak, baita tokiko erakundean egin beharreko administrazio izapideak nola egin azaldu ere. Zerbitzu Gidaren 9.200 ale argitaratu dira eta udaletxean bertan, liburutegietan, osasun zentroetan, udal bulegoetan, ikastetxeetan, adinekoen egoitzan, kultur etxeetan eta bestelako zentroetan banatuko dituzte. Gainera, herriko kartografia eta kale izendegia ere jasotzen ditu liburuxkak, herriko planoez hornituta. Bestalde, herriko merkataritza eta enpresen gida ere agertzen dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun