Imanol Landa Getxoko alkatearen aburuz, “ekimen berri honen bitartez oraindik gehiago hurbildu nahi ditugu Udala eta herritarra. Horretarako, herritarraren esku jarri ditugu izapide administratibo ohikoenak egiteko beharrezkoa den informazioa eta ez da udal bulegoetara joan behar izango ezinbestekoa ez bada. Bide batez, kudeaketa errazagoa, arinagoa eta eraginkorragoa lortuko dugu guztiontzat”. Gainera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan beste udal gutxi batzuek baino ez dute orain Getxok zabaldu duen tresna berria.
Joan-etorri gutxiago izango dira
Gidak sailen araberako bilatzailea dauka, kontsulta errezagoa izan dadin. Tramiteetako bakoitzean sartuz, tramiteari buruzko informazio xehea eskaintzen du, hura kudeatzen duten bulegoak aipatzen dira eta tramitea burutzeko behar den dokumentazioa adierazten da. Gidan dauden 95 tramiteen artean herritarrek gehien eskatzen dituztenak daude, hala nola estatistikarekin zerikusia dutenak (errolda agiriak, erroldako altak eta bajak, helbide aldaketak), baina gutxiago erabiltzen direnak ere egin daitezke.
Ekimen hau www.getxo.net uda webguneak orain arte on-line egiteko eskaintzen zituen tramiteei gehitu behar diegu. Horien bitartez, udaleko kudeaketak egin daitezke, udalaren bulegoetara joan beharrik gabe. Horrela, teknologia berriak erabiliz, udalak kudeaketak etxetik egiteko ohitura sustatu gura du horraino joan ezin direnen artean. Gainera, bulegoetara joango diren pertsonek ilaretan denbora gutxiago itxaron behar izatea da ekimen horretako beste helburu bat.