Pasaiako Badian izandako segadari buruzko hitzaldia egingo dute gaur Udondon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 2a, 21:19

Pelu, Txapas, Kurro eta Pelitxo Komando Autonomo Antikapitalisten (CAA) militante azpeitiarrak tirokatu zituzten kupidarik gabe Espainiako polizia nazionalek 1984ko martxoaren 22an Pasaiako Badian egindako segadan. Gaur, ostirala, 24 urte beranduago gerra zikineko episodio hori argitzeko borrokan dabilen Santiago Gonzalez abokatuak hitzaldia emango du Leioako Udondo gaztetxean, 19.30ean. Gaztetxeak antolatuta, Gonzalezen hitzaldiaz gain, Udondon kasuari buruzko hainbat materialen erakusketa izango da, tartean argazkiak, bideoak eta abar. Gonzalezek egindako ikerketei eta izapideei esker 2005ean Espainiako Auzitegi Nazionalak berrireki zuen Donostiako epaitegiek itxitako kasua. Argazkian, Azpeitiako auzokideak Pasaian eraildako CAAko militanteen gorpuak eramaten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun