L.M.C.F. 35 urteko gizonezkoa atxilotu zuten pasa den asteazkenean goizean, emakume bati sexu abusu delitu bat leporatuta. Gizonezko hori
apirilaren 17an ere atxilotu zuen Ertzaintzak antzeko gertakizun batean parte hartu zuelakoan. Azken kasuari dagokionez, apirilaren 25ean emakume batek Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako salaketa baten ondorioz atxilotu dute gizona.
Herrizaingo Sailak zabaldutako biktimaren lekukotasunaren arabera, martxoaren 30eko goizaldeko laurak aldera, Getxo udalerriko kale batean aparkatuta zeukan ibilgailua jasotzera joan zen. Autoaren atea irekitzera zihoanean, atzetik gizonezko bat hurbildu zitzaion eta hainbat sexu ukituak egin zizkion. Emakumeak erreakzionatu egin zuen eta ibilgailu barruan sartu zen. Ustezko erasotzailea ateak irekitzen saiatu zen, kristalak kolpatu zituen eta ostikadak eman zizkion karrozeriari. Azkenean, kanpoko ispiluetako bat apurtu zuen. Egoera horren aurrean, salatzaileak autoa martxan jartzea lortu eta handik ihes egin zuen.