Erandio eta Leioako campusean, 10:00etan eman diote hasiera Amnistiaren Aldeko Asteari, gosari-hamaiketako eginez. Horrez gain, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren azken 30 urteotako kartelen erakusketa iraunkorra jarri dute kafetegi nagusian. Bihar, berriz, egun osoan zehar, erakusketa eta azoka izango dira kafetegi nagusian. Osteguneko bazkarirako eta autobuserako txartelak bertan eskuratu ahal izango dira. Izan ere, hilaren 8an, Gasteizko campusean egingo da Amnistiaren Aldeko Astearen egun handia. Asteartean bertan “Amnistia 07-77” izenburuko bideoa proiektatuko dute, 12:00etan, ikasgelategian. Azkenik, asteazkenerako, “Amnistiaren bila” jolasa prestatu dute, Arte Ederren sarreran. Ekimen guzti horien bitartez, 33/01 auziari gaitzespena erakutsi eta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izaten ari diren 27 euskal herritarrei -Mitxel Sarasketa getxoztarra eta Jagoba Terrones berangoztarra daude horien artean- elkartasuna adierazi nahi diete Presoen Aldeko Taldeek (PAT). Argazkian, gaurko jardunaldiko irudia, Gasteizen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!