Ordu betez euskaraz egindako hamar istorio labur proiektatuko dituzte bihar Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 5a, 23:05

Berbots! Erandion Euskaraz elkartearen eskutik, film laburren emanaldia izango da astearte honetan, maiatzak 6, 20:00etatik aurrera, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean. Apirilaren 3an, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak abian jarritako Film Laburren V. Zirkuituarekin bat eginez, "euskaldunek egindako zinea euskal ikus-entzuleen esku, begi, belarri, bihotz…" jarri nahi du Berbotsek. Hauek izango dira eskainiko dituzten pelikulak: "Columba Palumbusi" (Koldo Almandoz), "Unrest" eta "All about eyes" (Gentzane Agirre), "Azken trena" (Mikel Alvarez), "Momorro" (Asier Mendoza), "Itzalak" (Iñigo Kintana), "Ardauaren negarra" (Logela Multimedia) eta Topaguneko ikus entzunezkoen rallyko lanak. Saio hori ere Josu Muruetan izango da, 20:00etan. Argazkian, bi lagun dantzan Berbotsek apirilaren 6an ospatu zuen Karpomartxo jaian. Hain zuzen ere, horren gaineko irudiak jarri ditu sarean Berbotsek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun