Larunbatean egingo diete ongi etorria Galdiz eta Oriberi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 5a, 23:23

Larunbat honetan, maiatzak 10, egingo diete ongi etorri ekitaldia orain bi aste baino gutxiago espetxetik ateratako Juan Bautista Galdiz "Batxi" eta Gorka Oribe gazte algortarrei, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez. Hitzordua 13:00etan jarri dute Txiki-Otaegi plazan. Ekitaldia amaitzean manifestazioa egingo da Algortako kaleetan zehar eta 15:00etan herri bazkaria, Txiki-Otaegiko frontoian. Txartelak (15 euro) salgai daude Amnistia tabernan. Jarritako 20.000 euroko fidantza ordainduta, apirilaren 24an atera ziren Soto del Realgo (Madril) espetxetik Galdiz eta Oribe. Algortan, Getxon eta Berangon urriaren 17an izan zen polizia operazioaren harira, Baltasar Garzon epailearen aurrean aurkeztu ondoren kartzelaratu zituzten kartzelaratu zituzten biak azaroaren 22an eta, ordutik, Soto del Realgo (Madril) espetxean izan dituzte gatibu. Aipatu polizia operazioaren ondorioz, oraindik, Lander Labajo, Aner Mimenza, Mikel de Gregorio "Degre" eta Joseba Elorriaga gazteek jarraitzen dute preso. Argazkian, Galdiz eta Oribe bakoitzak bere irudia Amnistia tabernaren hormatik kentzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun