Leioako zein inguruetako 14 eta 35 urte bitarteko artistek parte hartu ahal izango dute igande honetan, maiatzak 11, tokiko Margolari Gazteen Lehiaketan. "Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da. Beraz, hitzordu ezaguna da artista gazteen artean, euren lanak garatu eta lehen sariak eskuratzeko aukera ematen dielako urtero", adierazi dute prentsa ohar bidez udal iturriek. Sariketa 8:00etatik 15:00etara izango da Leioako Aterpe Gazte Bulegoak antolatuta. Aurtengo edizioa berrikuntza gutxirekin dator, baina sari potoloekin nabarmendu duetenez: lehen saria 810 eurokoa izango da, bigarrena 510 eurokoa eta hirugarrenarentzat 360 euro izango dira. Hiru sailkatuek diploma bana ere jasoko dute. Bestalde sari bereziak ere izango dira: 360 euro sailkatu barik geratzen den leioaztar onenarentzat, eta beste horrenbeste saririk jaso ez duen 18 urte beherako artistarik onenarentzat.