Askatasunaren oharra:
Espainiar errepresioak ez du etenik, eta eremuz eremu bere krudelkeriaren lekuko izaten ari gara azken asteotan. Guantamo erraldoia bezala definitu daiteke espainiar eta frantziar estatuek Euskal Herritarren aurka indarrean duten espetxe politika. Bizi arte zigorra, gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantzentzea, isolamendua eta bakartzea, sakabanaketa, eskubide ororen ukazioa. Hau da espainiar eta frantziar estatuen espetxe politika demokratikoa, euskal militanteak giltzapean eta beraien senide eta lagunak errepidean hiltzeko apostua.
Egoera oso larria dela ozen esan nahi dugu Askatasunatik eta deia luzatzen diegu euskal herritarrei, euskal instituzio eta erakundeei, egoera honekin amaitzeko konpromiso sendoak har ditzaten. Egoera larriak denon konpromisoa eskatzen du.