Etxegarairen eta Barakaldoko 5 gazteren atxiloketak salatu ditu Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 6a, 17:42
Itzubaltzeta / Romoko Segi taldeak gaur goizean Fernando Etxegarai Plentziako preso ohia eta Barakaldoko bost gazte atxilotu izana deitoratu egin du. Gazte erakundeak hitz gogorrak izan ditu Ertzaintzarentzat eta gaur goizean Mikel Petuya, Sendoa Jurado, Unai Frias, Hector Franco eta Gorka Serna "herri-borrokan zerikusia duteneko akusaziopean" atxilotzeagatik Espainiako Auzitegi Nazional "faxistaren" aginduak betetzea leporatu dio, besteak beste. Era berean, iluntzeko 20:00etarako Barakaldon antolatu den manifestazioarekin bat egiteko eta datozen egunotan egin daitezkeen ekitaldietara gehitzeko deitu du Segik. Argazkian, ertzainak gaur goizean Barakaldon / Herrikolore.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun