Horretaz gain adin guztietara zuzendutako ekintzak burutuko dira igandean, txikienentzat tailerrak eta poni gaineko ibilbideak, eta nagusiagoentzat baserriko lanbideen erakustaldia, eta zelan ez, nekazari produktuen erakustaldia eta dastaketa. Produktu horiek azokaren protagonista nagusia bilakatzen dira, haien artean pateak, txerrikiak, ogiak, eztia, barazkiak, landareak, txakolina, sagardoa eta gazta bezalakoak aurkitu ahal izango direla Pinuetan.
Gainera, goizeko 12etan talo eta txorizoaren dastaketa egingo da, eta euro birengatik taloaz gain edaria ere eskuratu ahal izango dute bisitariek.