Sopelako Munarrikolanda Mendi Taldeak irteera berria antolatu du maiatzaren 11rako, igandearekin. Oraingoan, Urbion mendilerrotik ibiliko dira eta izen bereko 2.229 metroko mendira igoera egingo du, Soria eta Errioxa (Espainia) probintzien artean kokatuta. Covaleda herrian hasiko da txangoa, Sorian. Pinudien artean egingo dute igoera azken haitzartera arte. Jaitsiera errioxar isurialdetik izango da, Urbion ibaiko haranatik Viniegra de Abajoraino. Zeharkaldia egiteko zazpi ordu eta erdi beharko dira, gutxi gora behera, Munarrikolandako kideen arabera. Gauzak horrela, 7:00etan abiatuko da autobusa Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen autobus geltokitik. Argazkian, bi mendigoizale Urbion inguruetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!