Basauriko espetxean dute preso Fernando Etxegarai "Pinki"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 7a, 00:11

Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" preso ohia eta gaur goizetik aurrera "Parot doktrina" aplikatu dioten Plentziako gatibu berria Basauriko espetxean dago uneotan, Espainiako Polizia Nazionalak senideei esandakoaren arabera. Horrela jakinarazi dute 80 bat auzokidek "21 urte bahituta eta berriro kartzelara. Aski da!" eta "Zure borroka, gure eredu. 'Pinki' askatu!" leloen pean Plentziako kaleetatik burutu duten manifestazioa bukatu ostean. Argitu dutenez, Espainiako Polizia Nazionalak gozieko 8ak aldera atxilotu du Etxegarai bere etxetik Plentziako metro geltokiraino dagoen tartean. Izan ere, mendi txango batera joateko geldituta zegoen "Pinki", baina ez da horra agertu, Bilboko Indautxu auzoko komisariara baizik. Bertatik, senideek jasotako informazioari jarraikiz, Getxoko Justizia Jauregira eraman dute eta bertan zeudela Madrilera deitu dute Etxegarairekin zer egin behar zuten galdetzeko. Erantzuna ei da izan hurbilen dagoen kartzelera, Basaurira, eramateko.

Momentuz, "Pinki"k gaur goizean zeraman arropa baino ez dauka. Senideek Basauriko espetxeko zuzendaritzari eskatu diote bisita. Baina, arazorik egon ezean ere, etxekoek asteburura arte ezin izango dute Fernando ikusi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun