Maiatzaren 22tik 25era egingo den
Leioako Umore Azokan, 160 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte mundu osoko 47 antzerki taldek. Bederatzigarren edizioan parte hartuko duten Euskal Herriko 14 konpainietatik seik jaialdia aukeratu dute euren azken lanak estreinatzeko. Hain zuzen ere, O Teatro (Zero), Gaitzerdi, Hortzmuga, Malas Kompañias, Trapu Zaharra eta Organik taldeen antzezlan berriak lehengo aldiz egongo dira ikusgai Leioan. Baina horietaz gain, beste zortzi antzezlan eskainiko dituzte Euskal Herriko beste horrenbeste konpainiek: David de Bustosen "Aires de fiestas", Gaitzerdiren "Uneka", Ganso Clownen "Renato", Hortzmugaren "Consules de la calle: momento", Javier Mañonen "Mas vale, pajaro en mano, que bocao en los guevos", Zirkilikiliren "Punto je, je , je", Orekaren "Lo Jimene" eta La Bandaren "Makina". Argazkian, Bilboko Ercilla hotelean aurkeztu dute gaur Umore Azoka Jon Iñaki Zarraga Bizkaiko Foru Aldundiko kultur zuzendariak, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak eta Ana Lopez Udal leioztarreko kultur zuzendariak.