Borroka eguna deitu dute biharko Ino Galparsororen espetxeratzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 7a, 21:42

EAJk eta PSE-EEk aurkezturiko mozio etikoak ekidin ostean Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalak Inocencia Galparsoro Arrasateko alkate ekintzailea (argazkian / Aurrerabolie) espetxeratu izana salatzeko hainbat mobilizazio egingo dituzte bihar, osteguna, eskualdean. Garzonek EAE alderdiaren jarduerak eteteko agindua urratu izana eta desobedientzia delitua leporatu zion Galparsorori. Besteak beste, honakoak dira ezker abertzaleko hainbat erakundek iragarri dituzten ekimenak: goizeko 11:15ean, kontzentrazioa Itzubaltzeta / Romoko Artatza-Romo institutuaren aurrean; 12etan, eskualde mailako elkarretaratzea Sopelako udaletxearen aurrean; 19etan, auto karabana Algortako Faduratik; 19:30ean, manifestazioa Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik eta 20:00etan, kontzentrazio bana Plentziako Piruli plazatxoan eta Algortako Telletxe plazan eta manifestazioa Leioako Boulevardetik. Gaur, berriz, 20:00etan abiatuko da Barakaldoko Bide Onera plazatik atzo atxilotutako bost gazteen aldeko manifestazioa. Bihar dira epaileren aurretik pasatzekoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun